XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izkirimiria Izkirimiria ezta umentzat bakarrik; egoki da gixonen artian be: bizitza berez aztun au lar benetan artzea be ezta ondo.

Izparringi danetan, benenatan ikusten doguz.

Guretan gitxi; iñoz banakaren bat agertzen ba'da, gazgekeri baño besterik eztakarrela esaten dabe.

Guk euzkeldunak barre apur bat egiteko eskubiderik be eztogu.

Ta geienian azkatasun-zaleak ixaten dira eragozpena ipini gure dozubenak.

Egiz azkatasun-zaleak; esatez, ni azazalea ba naz, azea eztot iñorentzat gura, neuretzat baño.

Onillarena: zabal artu ta estu emon.

Antxiña esan eben gixon argitzuak eztala artu biar arerioaren onu edo kontzejua, ta neu be orretan nago.

Eurak, arerioak esango dabenak asko ez gitxi arduretu-barik erabagi dot ba adizkideri edertutzea lengo batian bizergindegian itxastar bateri entzuna.

Polita da nire eretxiz, eta atzegin ixango yakela uste dot.

Notin asko egozan aurretik bizerra kentzeko, ta izparringiari eskua ezarri neutsan asti igarogarritzat.

Alboan neukan, asteroko orri askodun bat eskutan ebala, esan dodan itxastarra, ta enebazan lau lerro irakurri gixon ulege irudi bat erakutziaz galdetu eustanian irudipian iñoan koipe endagaz eginta ulea barriro etorten dala ziñesten nebanetz.

Ezetz erantzun neutsan; biar eztan ule edo (...)? itxuraz, eta zelan egin algo dabien barria ekarteko, askoz gatxago ixanta.

Irribarrea egin, eta yazokuntxu au edestu eustan: Bein batian, Bartzelona'n gengozala ibillaldi bat egitea otu yatan, eta barruko lagun bategaz ligorraldu nintzan.

Ibilli ta ibilli, enparantz edo plaza batera eldu gintzazan.

Dana zan an yoan-etorria; ibilli be ezin aren ozte andiaz.

Izparringidun, lustreputz, barkilleru, kakagueteru, kelemeteru... ¡A zan anabasea!.

Barritzurik be ba'zan.

Tarratoleak baño sarratugo iñardun alkondara zuri arro ta txirpillota erazko gorbetadun gixon zapastotxu batek lustrekaxe-lako batian koipe antzesko naste bellegizte bat erakusten ebala.

Ule barria erne eragiteko ei-zan.

Guk begiak zabaltxu genduzan alako txikilinkuatro baten barregarri ixateko, ta egia ixanta be ezkendun biar aren koipe-nasterik, sasi galanta bekoki-ganian asten yakun ta; ingeruan be etzan memelo-usañik, baña askoren artian guztiringo aurkitzen oi da, ta an be ixango ziran.